24/7 plataformaren kontzentrazio jendetsua
Zumarragako anbulatorioa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataformak kontzentrazioa egin zuen atzo osasun zentroaren aurrean. Ikasturteko lehen elkarretaratzea izan zen eta jende asko elkartu zen.













