Palestinarekin Elkartasunak lau mobilizazio deitu ditu Goierrin
Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Urretxu-Zumarragan izango dira, 19:00etan.
Global Sumud Flotilla.Hitza Palestinarekin Elkartasunak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako. Beasaingo plazan, Ordizian plazan, Legazpiko plazan eta Urretxu-Zumarragako Areizaga-Kalebarrenen izango dira.
“Israelgo estatu kriminalak Global Sumud Flotilla blokeatu du eta militarrak ontzietan sartu dira. Flotillaren aurkako erasoa eta Gazaren setioa salatzeko deitu dira mobilizazioak”, nabarmendu dute ohar bidez.













