Zeraingo meatze barrutiaren arkitektura ezagutzeko familientzako saioa
Larunbat goizean izango da Aizpittako metaze gunean, Zeraingo turismo bulegoak antolatuta.
Aizpitako meatze gunea, Zerainen.Hitza Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Ezagutu Zeraingo meatze barrutiaren arkitektura familientzako saioa antolatu du larunbaterako Zeraingo turismo bulegoak. Urtero bezala, gai orokor baten inguruan antolatzen dira jardunaldiok; aurten, Ondarea eraikitzen lelopean arkitektura hartu dute ardatz nagusi.
Turismo bulegoak Maushausekin elkarlanean antolatu du larunbateko jardunaldia. Maushaus arte eta arkitekturaren inguruko ideien laborategi bat da. Gaztetxoei zuzendutako hezkuntza artistiko-teknikorako proiektu bat ere bada eta tailerren bitartez arkitekturarekiko harreman afektiboa ezartzea eta hiria osatzen duten elementuen azterketaren bitartez, haren hizkuntzaz jabetzea du helburu.
Aizpittan gauzatuko da saioa, 11:00etan hasita. Parte hartzaileek Zeraingo meatze labeen arkitektura oinarri hartuta esku lanak egiteko aukera izango dute, material ezberdinak erabilita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hamaiketako “goxo” bat ere egongo da amaitzeko. Saioak 3 euroko prezioa du eta aurrez erreserba egin behar da parte hartzeko turismobulegoa@zerain.eus helbidera idatzita edo 649 946 277 zenbakia deituta.













