Zorua birgaitzeko lanak hasiko dituzte astelehenean, N-1ean Etzegaraten
Lanak bi hilabetez luzatuko dira eta trafikoan eragina izango dute.
Etzegarateko autobidea airetik.Gotzon Aranburu Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, N-1 errepideko 405,450 eta 409,700 kilometro puntuen artean, zoruaren egitura birgaitzeko obrak hasiko dituzte datorren astelehenean Etzegaraten, Irungo noranzkoan. Lan hauek N-1 errepideko 405,450 eta 409,700 kilometro puntuen artean, Donostiako noranzkoan eta Etzegarateko jaitsieran lan hauek trafikoan eragina izango dute datozen asteetan.
Lanak urriaren 6an hasiko dira eta 2 hilabete inguruko iraupena izango dute. 405,450 kilometro puntuan hasiko dira Nafarroako mugan, eta faseka egingo dira. Eskuineko eta ezkerreko erreiak txandaka moztuko dira zirkulazioa ondoko erreitik mantenduz, 07:00etatik 19:00etara.













