Segurak ere elkartasuna adierazi dio Palestinari
Segurarrak atzo, Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzean.Hitza Segurako herriak ere bat egin zuen atzo, Goierri eta Euskal Herriko luze zabalean errepikatu ziren Palestinaren aldeko aldarriekin. Atzo arratsaldean ehundik gora segurar elkartu ziren Errebote plazan, Genozidioa stop. Israelekin eten lelopean.














