
Behin-behineko izaera du, eta 44 plaza ditu, baina autoentzat bakarrik da. Laster Bikuña eta Aizkorri inguruetan hasiko da udala aparkatzeko arazoei "konponbidea" ematen. Urtatzan, gainera, aparkaleku gehiago egingo dira Urtegialden.

Garabide elkartearen Aditu programaren barruan, 14 komunitatetatik etorritako 18 hizkuntza aktibistek hartu dute arte Beasaingo Udalaren harreran. Leire Artola alkateak euskararen aldeko udal politikak eta hizkuntza gutxituen aldeko konpromisoa nabarmendu ditu.

Gipuzkoako 4. Alboka topaketa ere batuko da aurten, jai egunera. Mendiko artzai gazta izango da aurten, dastaketa eta lehiaketa herrikoiko protagonista.

Urriaren 6an elkarretaratzea deitu dute, 19:00etatik 19:15era, Zubimuzu plazan, eta hortik aurrera, asteleheneroko hitzordua izango da.

Legazpiarrek elkarretaratzea egin zuten atzo Euskal Herria plazan, palestinarrak laguntzera zihoan Global Sumud Flotilla Israelek blokeatu izana salatzeko batez ere. Bihar Iruñean egingo den manifestaziora joateko deialdia egin dute. Autobusa egongo da Zumarragako geltokitik 10:00etan aterata.

Aefat elkartearen aldekoa izango da biharko herri lasterketa. Oinez edo korrika egingo ahal izango da. Artisau eta garagardo azokak ere antolatu dituzte.

Lemniskatak antolatuta Asier Gomez Olivencia, Oskar Gonzalez Mendia eta Javier Armentiaren hitzaldiak izango dira Barrenan, urrian. '24 emakume' erakusketa Nikolas Lekuona plazan jarriko dute.

Aurtengo Erreka Egunak bi jarduera proposatu ditu. Joan den larunbatean 244 kilo zabor bildu zituzten Urola ibaiaren garbiketan, eta bihar bisita gidatua egingo dute araztegira.

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi saio dira. Itsasondoko gazteez gain, Goierrikoei ere parte hartzeko dei egin diete.

Musikariak eta dantzariak 18:30ean abiatuko dira Euskal Herria plazatik, euskal doinu eta dantza ezagunak New Orleans giroko dixie band baten doinuetara egokituz prestatu duten ikuskizuna erdiguneko kaleetan eskaintzeko.

Ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko da biltzen duten dirua.

Autobusa antolatu dute gaur Altzagara joateko. Altzagako urriaren 10eko Eñaut Elorrietaren kontzerturako gonbidapena behar da.

Zaldibiako festak, Aho Lehor musika jaialdia Lazkaon eta ZZ-Rock Zumarragan, Gipuzkoan Gazte Tour Beasainen, Olaia Inziarte Altzagan eta Beasainen, Elkartasun asteburua Legorretan, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.