Kilometroen jaiko lekukoa hartu du San Benito Ikastolak
Elgoibar Ikastolak erreleboa pasatu dio Lazkaoko San Benito Ikastolari. 2026an Kilometroen antolakuntza bere gain hartuko du.
2021ean Lazkao, Beasain eta Ordiziak hartu zuten Kilometroak festa. Salto-saltoka lelopean Kilometroen jaia ospatzen ari dira gaur Elgoibarren. Gipuzkoako ikastolen arteko elkarlana eta euskara sustatzea du helburu jaialdiak, eta egitarau zabala prestatu dute horretarako: musika, dantza, tailerrak eta beste hainbat ekintza izango dira egun osoan zehar. Gainera, gaur goizean, Elgoibar Ikastolak erreleboa pasatu dio Lazkaoko San Benito Ikastolari, 2026an Kilometroen antolakuntza bere gain hartuko baitu.












