Legazpi, "herri dinamikoa", udal egutegiko iraileko lehiaketaren arabera
Mila Telleriak irabazi du azken saria. Urriko lehiaketa dago orain martxan.
Anjel Telleriak jaso du iraileko saria Nerea Lopez de Heredia zinegotziaren eskutik.Legazpiko Udala Legazpiko udal egutegiaren lehiaketak sari berri bat utzi du, irailekoa. Aurten, herriaz harro egoteko legazpiarrek aukeratutako hamabi gaiei eskaini die egutegia udalak, eta irailean asmatu beharrekoa herri dinamikoa zen. Guztira, 71 erantzun zuzen jaso ditu udalak, eta guztien artean egindako zozketan, Mila Telleria Iraeta suertatu da irabazle.
Telleriak herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko irabazi du, eta saria Anjel bere anaiak jasi du, Nerea Lopez de Heredia zinegotziaren eskutik.
Orain, urriko lehiaketa dago martxan. Udalaren www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke.













