Trikornio txapelketak kirolaren inguruan elkartu ditu Legazpiko gaztetxoak
Sorgintxulo aisialdi taldearen deialdiari erantzunez, futbolean, eskubaloian eta saskibaloian ari ziren larunbat goizean.
Soegintxulo aisialdi taldeak egindako deialdiari erantzunez, Legazpiko hainbat gaztetxo elkartu ziren larunbat goizean Olamendi eskolako kantxan (lehengo Domingo Agirre), futbolean, eskubaloian eta saskibaloian aritzeko. Hiru kirol horiek aitzakia izan ziren gaztetxoek goiz ederra euskaraz eta konpainia ederrean igarotzeko.
ARGAZKIAK: Sorgintxulo














