Jon Agirrek tortilla-egile gaztearen saria jaso du Espainiako patata-tortilla lehiaketan
Goiherri jatetxeko sukaldariak igandean jaso du izendapena, Alacanten jokatutako txapelketan. Udaberrian jokatu zen Euskadiko txapelketan bigarren geratu zen, tortilla tradizionalaren atalean.
Legazpiko Goiherri jatetxeko patata tortillak izar bat gehiago du. Jon Agirrek presatzen duen kutixia hori bigarren geratu zen udaberrian Euskadiko tortilla txapelketan, tortilla tradizionalaren atalean, eta igande honetan, bere egileak Espainiako tortilla egile gazte onenaren izendapena jaso du, Alacanten jokatu den Espainiako txapelketan.
Goiherriko sukaldariak Amaia Estalayo bikotea eta laguntzailearekin batera jaso du Alicante Gastronomika kongresuaren baitan jokatu den txapelketan irabazitako saria.
Aurten 18. edizioa bete duen txapelketa honetan Galizia, Errioxa, Kantabria, Madrid, Gaztela-Leon, Extremadura, Valentzia eta Euskadi erkidegoetako hogei sukaldarik parte hartu dute. Irabazlea Madrileko La Falda jatetxeko Alejandro Oliveira sukaldariaren patata tortilla izan da.














