Kultura astearen edizio berri bat antolatu du La Bellota elkarteak
Extremadurako jatorria duten legazpiarrak elkartzea eta herritar guztien arteko elkarbizitza sustatzea du helburu. Ekitaldi ugari prestatu dituzte ostiralean hasi eta hurrengo asteko igandera arte.
sdr La Bellota extremadurar zentroak kultura astea antolatu du aurten ere, eta ostiral honetan hasi eta hurrengo asteko igandera arte ekitaldiz bete du Legazpi agenda.
Ostiralean, urriak 1o, hasiko da aurtengo edizioa, 18:00etan San Ignazio auzoko eskola zaharretan duten egoitzan bertan. Elkarteko lehendakariak ongi etorria egingo du eta ohorezko ardoa eskainiko diete bertaratutako guztiei. Hortik aurrera, ohiko ekitaldiz beteriko egitarauari ekingo diote, berritasunen bat tarteko.
Ekitaldi gehienak elkarteak San Ignazioko egoitzan gauzatuko dira.
Ia ohiko egitaraua
Hurrengo egunetan karta jokoei diete tokia. Tute eta Extremaduran oso zabalduta dagoen cuatrola karta jokoaren txapelketak izango dira, baita dominokoak ere.
Haurrek egun propioa izango dute, eta gastronomiari ere egingo diote lekua, aurten protagonista arkumea izendatuta. Arkumea prestatuko dute, eta urriaren 18an ospatuko den Kulturen Arteko Egunean banatuko dute, horrekin Azokan bat eginez.
La Bellotaren kultura astearen helburuak Extremaduran jatorria duten legazpiarrak elkartzea eta herritar guztiekin elkarbizitza sustatzea dira.
Egitaraua
Urriak 10, ostirala
- 18.00: Presidentearen ongi etorria eta ohorezko ardoa eta luntxa guztientzat
Urriak 11, larunbata. Haurren eguna
- 17.00: Haurrentzako jolasak, Marrazketa lehiaketa eta askaria
Urriak 12, igandea
- 15.30: Gizarte Zentroan egingo den piñata tailerrean parte hartzea
Urriak 13, astelehena
- 17.00: Kakorratz tailerra
Urriak 14, asteartea
- 17.00: Kuatrola lehiaketa
Urriak 15, asteazkena
- 17.00: Tute lehiaketa
Urriak 16, osteguna
- 17.00: Domino lehiaketa
Urriak 17, ostirala
- 17.00: Arkumearen prestaketa
Urriak 18, larunbata
- 10:00: Kulturen Arteko egunean arkume galdara eskainiko dute, Azokan
Urriak 19, igandea
- 17.00: Sari banaketak eta amaiera













