Arabara txangoa antolatu du Lekanazpik
Azaroaren 1ean egingo dute, besteak beste Gasteizko Zaramaga auzoa eta Bastida bisitatuz. Izena emateko epea irekita dago.
Legazpiko Lekanazpi elkarteak txangoa antolatu du Arabara, azaroaren 1erako. Egun osoko irteera izango da, eta goizean Gasteizko Zaramaga auzoan martxoaren 3ko gertakariak gogoratu eta gero, Bastidara joango dira, Gontes bodega bisitatu eta bertan bazkaltzeko. Bazkalondoan herria bisitatuko dute.
Irteera 09:00etan izango da Saturnino Telleriako biribilgunetik, eta prezioa, 50 euro.
Izena emateko epea irekita dago: https://vivetix.com/es/entradas-gasteiz-bastida-txangoa-ajuo?s=link













