Iratzarri elkarteak 35 urte bete ditu
Bazkari batekin ospatuko du urteurrena. Azaroaren 22an izango da, eta datorren asteazkenean eman behar da izena.
Iratzarri elkarteko kideak, iaz herriak eman zion Olaria Sariarekin.Tere Madinabeitia Legazpiko Iratzarri emakumeen elkarteak 35 urte bete ditu aurten, eta bazkari batekin ospatuko du urteurrena. Bazkaria azaroaren 22an izango da, eta joan nahi dutenek izena eman behar dute lokalean, hurrengo asteazkenean, hilak 15, 16:30etik 18:00etara. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa da.












