'Beasain Marrazkitan' ekimenak kolorez bete ditu herriko txokoak
'Beasain Marrazkitan' ekimeneko partaide bat bere margolana erakusten. Eguraldi bikaina lagun egin zuten larunbatean Beasain Marrazkitan ekimena. Adin tarte desberdineko 16 kale-marrazkigilek hartu zuten parte saioan, eta antolatzaileen esanetan, “esperientzia aberasgarria” izan zen.
Goizetik arratsaldera arte, Beasaingo kale eta txoko desberdinak kolorez eta sormenez bete ziren. Parte-hartzaileek marrazteko koadernoak eta margoak eskuetan, norbere estilo eta ikuspegitik irudikatu zituzten herriko txoko ezagunenak.
Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute eta hurrengo ediziorako gogoa piztu dute dagoeneko.
Jarraian, jardunaldiak utzitako hainbat momentu, argazkitan:
Argazkiak: Antolakuntza













