ARGAZKIAK. Udaletxeetan ere udal langileen lanuzteak
Goierriko hainbat udaletako langileak lanuztea egiten ari dira 11:00etatik aurrera.
Ordiziako udal langileak.Loinaz Agirre. Palestinaren aldeko elkartasun adierazi dute Goierriko hainbat udaletako langileek, sindikatuen deiari erantzunez, 11:00etan lanari utzita. Ondorengo herrietakoak, adibide batzuk besterik ez dira.
Beasaingo kasuan, 11:00etatik 15:00etara arteko lanuztea egiten ari dira eta 11:00etatik 11:30era elkarretaratzea egin dute udal langileek, udaletxe aurreko eskaileretan.
Ordizian ere 11:00etan hasi dute lanuztea eta udal langileek plazako eskaileretan argazkia atera dute Palestinako banderez lagunduta. Hainbat udal zerbitzutan eragina izango du lanuzteak. Liburutegia 11:00k arte egon da zabalik eta arratsaldean 15:00etatik 19:00ak arte. Ikasgelari dagokionez, 11:00etatik 15:00etara itxita egongo da, eta arratsaldeko itxiera 19:00etan izango da.
Majori kiroldegia eta Altamira estadioa 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 22:00etara itxita egongo dira.
Gainera, Ordiziako azoka eguna izanik, langileen greba eskubidea bermatzeko, azokako postuak ez dira jasoko gaur, ostegun goizean baizik. Horregatik Plaza Nagusia gaur arratsaldean itxita egongo da.
Lazkaon, Itsasondon, Idiazabalen, Gaintzan, Araman, Mutiloan eta Legorretako udaletxeetan 11:00etatik 14:00ak arterako lanuztea egiten ari dira.
Bestalde, Legorretan arratsaldean liburutegia itxita egongo da, eta Itsasondon, gaur arratsaldean ez da asteazkenetako kale ekintzarik egingo.
Ataunen udal bulegoa irekita dago, nahiz eta langileen erdiak lanuztea egiten ari diren.
Urretxuko udaletxean langileen %60ak egin du lanuztea.
Zumarragan 46 langileei deialdia bidali zitzaien eta hamahiruk baietz bozkatu zuten eta zortzik ezetz. Quorumik lortu ez zenez, ez da loteslea izan.
Legazpin ere hiru orduko lanuztea egin dute, 11:45etik 14:45era bitartean. Lehenengo ordu erdian plazan elkartu dira udal langileak. Udal brigadaren %80ak egin du geldialdia.

Lazkao.LAB.

Beasaingo udal langileek ordu erdiko elkarretaratzea egin dute.Loinaz Agirre.

Azokako postuak kendu gabe, Ordiziako Plaza Nagusian.













