Beñat Senarrek beste bi urtez jarraituko du Baikon
Kontratua berritu berri du pilotari ataundar gazteak. Iazko azaroaren 23an egin zuen debuta profesional modura.
Beñat Senar, debutatu aurreko elkarrizketa batean. Aimar Maiz Pilotaren etorkizuneko izarretako bat den Beñat Senar pilotari ataundar gazteak Baiko Pilota enpresarekin kontratua berritu du, eta horrenbestez, beste bi denboraldiz jarraituko du bertako diziplinapean. Urriaren 25ean 24 urte beteko ditu pilotariak, eta iazko azaroaren 23an egin zuen debuta profesional moduan, Seguran.
B Serieko Lau t’erdiko txapelketan ari da jokatzen une honetan Senar; aurreko ostiralean final laurdenetako ligaxkako lehen partida irabazi zuen, bere ibilbide profesionalari ilusioz jarraipena emateko beste urrats bat.













