Igandean jokatuko da Beasaingo Jendaurreko Margo Sariketa
Nahi duten guztiek parte har dezakete, adin mugarik gabe, eta Beasaingo herria eta auzoak izango da aurtengo gaia. Arrano Kulturak antolatu du.
Jendaurreko 34. Margo Sariketa antolatu du iganderako Arrano Kulturak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Nahi duten guztiek parte har dezakete, adin mugarik gabe, eta Beasaingo herria eta auzoak izango da aurtengo gaia.
Partaideek 09:00etatik 10:30era euskarriak zigilatuko beharko dituzte Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, eta lanak 13:30etik 14:30era entregatuko dira toki berean. Epaimahaiak kalitatearen arabera aukeratuko ditu irabazleak, eta sari-banaketa 18:30ean egingo da.
Lehen saria 1.000 eurokoa izango da helduentzat, eta herriko artistei zuzendutako sari bereziak izango dira. Gazte eta haur kategoriatan ere izango dira sariak.
Lanak urriaren 19tik azaroaren 2ra bitartean egongo dira ikusgai Usurbeko erakusketa aretoan.













