Maiatzaren 3an jokatuko da Sanson proba
Trail distantziako eta sprint distantziako ibilbideak izango dira aukeran.
Aurtengo Segura-Zerain mendi lasterketaren distantzia motzeko nesken podiuma. Lide Egizala Segura eta Zerain artean egiten den Sanson proba 2026ko maiatzaren 3an jokatuko dela aurreratu dute antolatzaileek. Datorrena, bederatzigarrena izango da. Ohi bezala trail distantzia eta sprint distantziako ibilbideak izango dira aukeran, eta aurten ere banatuko dute kintoen saria.













