Donostiako Orfeoiak Legazpin abestuko du urriaren 25ean
Marian Lasak Legazpiko Santikutz Abesbatzako zuzendari lanetan 30 urte bete dituela ospatzeko kontzertua izango da. Azaroan Musika zikloan kokatzen da.
Marian Lasak 30 urte egin ditu Santikutz abesbatza zuzentzen. Donostiako Orfeoiak Legazpin abestuko du berriz ere. Oraingoan, Santikutz Abesbatzak gonbidatuta dator. Legazpiko koruko zuzendaria den Marian Lasa Gordoak 30 urte bete ditu zeregin horietan, eta Orfeoiaren kontzertuarekin ospatuko dute urteurrena.
Kontzertua parrokia elizan izango da, 20:30ean, eta udalak antolatzen duen Azaroan Musika zikloan kokatzen da.
Donostiako Orfeoia lehendik ere izana da Legazpin abesten, azkeneko aldiz 2017an, Legazpi Musika Bandaren 150. urteko urteurreneko kontzertuan. Santikutz Abesbatzaren 50. urteurrenean ere parte hartu zuen 2009an, parrokian egindako kontzertu batekin.

Donostiako Orfeoia Legazpiko Musika Bandarekin, 2017an.













