Urrian hasiko da aurten Azaroan Musika zikloa
Igandean musika bandak bertsolariekin eta trikitilariekin eskainiko duen 'Bertso Band' ikuskizunak irekiko du programazioa. Hurrengo astean Donostiako Orfeoiak abestuko du, eta Santa Zezilia kontzertua azaroaren 22an izango da.
Musika bandaren eta bertsolarien entsegua, aste honetan.Legazpiko Musika Banda Azaroa musikari eskaintzen zaion hilabetea izaten da Legazpin, baina aurten urriaren zati bat ere hartuko du garai honetarako udaleko kultura sailetik antolatzen duten egitarauak. Hala, aurten aurreratu egin da Azaroan Musika zikloa, eta igande honetan, urriaren 19an, hasiko da.
Bertso Band ikuskizuna izango da zikloari hasiera emango diona. Legazpiko Musika Bandak udazkenean egin ohi duen kontzertuak beste dimentsio bat izango du aurten, bertsoa eta trikitia ere uztartuko dituelako. Bandako musikariekin batera, Amets eta Maialen Arzallus bertsolariek ere parte hartuko dute, Legazpiko Bertso-Olariak eskolako kideekin batera, eta trikiti doinuaz ELustondo anaia-arrebak arduratuko dira. Emanaldi hau Latxartegi aretoan izango da, 12:30ean, eta bertso eskolaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan kokatzen da.
Azaroan zikloko hurrengo hitzorduak ere urteurren batekin du zerikusia. Hurrengo asteko larunbatean izango da, 20:30ean, parrokian, eta Donostiako Orfeoia izango du gonbidatu. Urteurrena Marian Lasarena da, 30 urte bete dituelako Santikutz Abesbatzaren zuzendaritzan.
Horitik aurrera, era askotako musika ekitaldiak izango dira azaro osoan zehar. Urtero bezala, Santa Zezilia kontzertua nabarmendu behar da, aurten musikarien zaindarien egunean bertan egingo dutena, azaroaren 22an. Musika banda, abesbatza, Goiz Deia txistulari taldea eta Alaitasuna errondaila izango dira partaideak, herriko musika talde handienak.
EGITARAUA. Azaroan Musika
- Urriak 19, igandea. Bertso Band: LMB kontzertuan, Amets Arzallus eta Maialen Arzallus bertsolariak eta Elustondo trikitilariak. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Udazken kontzertu berezia, Bertso-Eskolaren 25. urteurrenean.
- Urriak 25, larunbata. Donostiako Orfeoia. 20:30ean Parrokian. Santikutz Abesbatzako zuzendariaren 30. Urteurrenean.
- Azaroak 1, larunbata. Maite zaitut maite. Santikutz Abesbatza, Andoni Salamero eta Pello Ramirezekin. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Santikutz abesbatzak sustaturik.
- Azaroak 2, igandea. Blosson Duo. SGAE fundazioaren HerriJazz Ibiltaria. Musikeneko jazz ikasleak. 12:30ean Latxaregi Aretoan.
- Azaroak 8, larunbata. Azkoitiko Iraurgi abesbatza. Santikutz abesbatzaren truke kontzertua. 20:00etan Parrokian.
- Azaroak 8, larunbata. Ai gure juaneteak! antzezlana, Tartea Teatro taldearekin. 19:30ean Latxartegi Aretoan
- Azaroak 9, igandea. Vianako musika banda, LMBk sustaturik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
- Azaroak 14, ostirala. Udazkeneko bertso saioa: Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio. 19:00etan Latxartegi Aretoan, Bertso Olariak Elkarteak sustaturik.
- Azaroak 15, larunbata. Mugarri ikuskizuna. Antzerkia eta sustraidun musika. 19:30ean Latxartegi Aretoan.
- Azaroak 19, asteazkena. opera lan baten proiekzioa, lehen zatia, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan. 18:30, Kultur Etxeko areto nagusian.
- Azaroa 22, larunbata. Santa Zezilia kontzertua: Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatza. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan
- Azaroak 23, igandea. Aretha Gospel, Ispirit taldearen eskutik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
- Azaroak 26, asteazkena. Opera lan baten proiekzioa, bigarren zatia, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan. 18:30, Kultur Etxeko areto nagusian.













