Zarauzko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak
Goierriko hainbat herritan deitu dituzte protesta bilkurak datozen egunetan.
Ordiziako elkarretaratze bat.Loinaz Agirrre. Asteazken gauean Zarautzen eraildako 53 urteko emakumearen hilketa salatzeko – 47 urteko gizonezko bat atxilotuta dago – elkarretaratzeak deitu dituzte gaur eta bihar Goierriko hainbat herritan. Goierriko Hitzak oraingoz jaso dituen deialdiak ondorengoak dira:
- Ataunen, Biboletak-ek deituta, igandean, 12:30ean.
- Beasainen, Itaiak deituta, gaur 19:30ean, Bideluze plazan. Asanblada feministak deituta, astelehenean, 18:30ean, Erauskin plazan.
- Lazkaon, astelehenean, 19:30ean, plazan.
- Legazpin, Itaiak deituta, bihar, 13:00etan, Plazan.
- Ordizian, koordinadora feministak deituta, 19:00etan, Zuhaiztian.
Itaiak salaketa bikoitza egingo du Beasaingo elkarretaratzean. Izan ere, aurretik gaurko deituta zuen elkarretaratzea. Itaiak salatu duenez, azken asteetan, neska bat jarraikortasunez erasotu du mutil batek autobusa hartzean.













