Bertso Band ikuskizuna egin dute Legazpin
Legazpi Musika Bandak, Amets eta Maddalen Arzallus bertsolariek eta Elustondo anai-arrebek parte hartu dute emanaldian.
Amets eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Bertso-Olariak bertso eskolaren 25. urteurrena ospatzeko, Udazken kontzertu berezia egin dute Legazpin. Latxartegi aretoa txiki gelditu da, eta bertaratu direnek musika eta bertsoa uztartzen zituen emanaldi eder batez gozatzeko aukera izan dute. Legazpi Musika Bandarekin batera, Amets eta Maddalen Arzallus bertsolariak aritu dira, eta Elustondo anai-arrebek trikitixa eta panderoaren doinuekin girotu dute.












