Iker Mugarrak irabazi du jendaurreko 34. Margo Sariketa
Aurtengo gaia Beasaingo herria eta auzoak izan dira. Denera, adin desberdinetako 46 margolarik parte hartu dute. Horietatik 18 goierritarrak izan dira.
34. Margo Sariketako irabazleak. Beasaingo kaleak artistez bete dira gaur goizean. Arrano Kulturak, Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Jendaurreko Margo Sariketa antolatu du, 34.en aldiz, eta Ugaoko (Bizkaia) Iker Mugarra eskuratu du lehenengo saria helduen kategorian. Urtero gai bat izendatzen dute helduleku moduan, eta aurtengoan, Beasaingo herria eta auzoak izan dira. Denera, adin desberdinetako 46 margolarik parte hartu dute.
Partaideek 09:00etatik 10:30era euskarriak zigilatu dituzte Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, eta lanak 13:30etik 14:30era entregatu dituzte toki berean. Ondoren, epaimahaiak kalitatearen arabera aukeratu ditu irabazleak, helduen, gazteen eta haurren kategorietan banatuta. Irabazleen sari-banaketa 18:30ean egin da Usurbeko erakusketa gelan. Helduetan irabazleari, Mugarrari, 1.000 euro banatu zaizkio, eta herriko artistei sari bereziak ere eman zaizkie.
Lanak urriaren 19tik azaroaren 2ra bitartean egongo dira ikusgai Usurbeko erakusketa aretoan. Jarraian emaitzak:
- Helduen sari orokorrak:
- Iker Mugarra (Ugao)
- Jose Miguel Arranz de Juan (Erandio)
- Fernando Ureta (Artzeniega)
– Accessit saria: Fernando de Vicente (Berriz)
- Herriko helduen saria:
- Marian Zabaleta (Beasain)
- Koldo Balenciaga (Beasain)
- Haurren kategoria (0-12 urte):
- Izal Alberdi (Durango)
- Leizar Furundarena (Beasain)
- Herriko gazteen kategoria (13-17 urte):
- Maddi Soroa (Beasain)
- Gazte orokorren saria (13-17):
- Cloe Maze (Beasain)












