Uxue Kerejeta kalean, 'Amaiera' diskoa aurkezten
Kantaldia egin zuen atzo, Zumarragako Otxaran dendaren aurrean, Beñat Armentiak teklatuarekin lagunduta.
Agindu bezala, Uxue Kerejeta ari da kaleratu berri duen Amaiera diskoa aurkezten. Atzo Zumarragan zuen hitzordua, 12:00etan, Otxaran dendaren kanpoaldean. Bertan jarri zen gitarra lagun, eta ondoan Beñat Armentia zuen, teklatua jotzen.
Gotzon Aranburuk kantaldi horren zati bat jaso zuen bideoan.












