Ehiza garaian, igandeetako hamaiketakoak Urkiko elkartean
Urriaren 26an, azaroaren 2an eta 9an, 10:00etatik 13:00etara bitartean jatekoa aukeran izango da.
Urkia auzoko elkartea. Urkia auzoko elkartean, ehiza garaiko igandeetan (urriak 26, azaroak 2 eta 9), hamaiketakoak eskainiko dituzte. Salda, txorixo egosia, tripakiak, haragi egosia, txanpinoiak, odolkia, mondejua… dastatzeko aukera izango dela jakinarazi dute.
10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko duten zerbitzua da. “Azken eskaera 12:30ean hartuko da”.
Bestalde, “aurrez abisatzea eskertuko” dutela ere jakinarazi dute, 696 686 624 (Iker) telefonora deituta edo whatsappez idatzita.













