Saio musiko-sentsoriala eskainiko du Eli Gordoa musikoterapeutak
'Arnasketatik ahotsera' du izenburua, eta larunbatean egingo du, Legazpiko Laubide auzoan duen Sentimusik musikoterapia zentroan. Izena eman behar da.
Eli Gordoa musikoterapeutak Arnasketatik ahotsera izeneko saio musiko-sentsoriala eskainiko du larunbatean, urriak 25. Legazpiko Laubide auzoan duen Sentimusik musikoterapia zentroan emango du, 10:00etatik 13:00etara. Izena eman behar da 678 319 487 telefono zenbakian, edo sentimusik@gmail.com helbidean.
Saio horretan, besteak beste, erlaxazioa, zuzeneko musika, sentsazioen esnaera eta barruko konexioa landuko ditu Gordoak.













