Herriguneko inausketa kanpaina bete-betean dago Legazpiko Udala
Aste honetan Arantzazu auzoan egin dituzte lanak, eta hurrengoan Plazaola kalean eta ikastola inguruan egingo dituzte.
Iazko kanpainan egindako lan batzuk, San Ignazio auzoan.Legazpiko Udala Legazpiko Udala herriguneko zuhaitzak inausteko kanpainan sartuta dago bete-betean, eta herritarrei urrian eta azaroan zehar egingo dituen lanen egutegia helarazi die.
Udal ordezkariek jakinarazi dutuenez, inausketa lanen helburua “segurtasuna bermatzea, herriko zuhaitzen hazkunde osasungarria erraztea, eta inguruneko estetika hobetzea da, betiere espezie bakoitzerako egokiak diren ingurumen-irizpideak eta irizpide teknikoak errespetatuz”.
Lehen lanak hilaren erdialdean egin zituzten, Aizkorri kalean, eta aste honetan Arantzazu auzoan jardun dute. Hurrengo astean Plazaola kalean eta ikastola inguruan ibiliko dira lanean, eta ondoren etorriko dira Santikutz, Laubide, San Ignazio eta San Juan.













