Legazpiko Udalak hiru peoi kontratatuko ditu brigadarako
Lanbidek emandako diru laguntza bati esker egingo du kontratazioa. Sei hilabeterako eta lanaldi osorako kontratuak egingo ditu.
Legazpiko Udalak zeregin askotarako hiru pioi kontratatuko ditu, Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, enplegua sustatzeko Lanbidetik jasotako diru laguntzari esker. Sei hilabeteko kontratuak izango dira, eta lanaldi osokoak.
Lanpostu horietan interesatuta daudenek bihar hasi eta hilaren 31ra arte eman beharko dute izena Lanbiden bertan. Baldintzak hauek dira: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea kontratua hasi aurreko egunean, eta gutxienez hiru hilabeteko esperientzia izatea peoi gisa.
Udalaren www.legazpi.eus webgunean dago informazio gehiago.













