Ordiziako Urpekoak taldean izena emateko aukera
2018an edo lehenago jaiotakoek dute aukera urpeko igeriketa taldean parte hartzeko.
Ordiziako Urpekoak Kirol Elkarteak izena emateko epea zabaldu du. 2018an edo lehenago jaiotakoek dute aukera urpeko igeriketan murgiltzeko. Astearte eta ostegunetan, 17.00etatik 17:45era bitartean, 2018, 2017 eta 2016an jaiotakoek entrenatuko dute, eta 17:45ean, 2015ean edo lehenago jaiotakoek.
Izena emateko moduak: 627 911 526 telefono zenbakia, openordizia@gmail.com emaila, edo Instagram eta Facebook kontuak.













