Aramako San Martin jaietako egitaraua prest
Azaroaren 6an gaztaina koskatzea egin ondoren, azaroaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dituzte herriko jaiak.
Arama-Itsasondo derbia azaroaren 7an izango da.Loinaz Agirre. Aramako San Martin jaietako egitaraua prest dago dagoeneko.
Azaroak 6, osteguna
- 19:00. Gaztain-koskatze herrikoia haur txokoan.
Azaroak 7, ostirala
- 18:30. Arama-Itsasondo futbol partida.
- 20:00. Jai hasierako txupinazoa Aramako Arrikutz elkartearen eskutik.
- 20:30. Umeen afaria mozorrotuta.
- 21:00. Gazte sentitzen direnen afaria.
- 23:00. Kontzertuak: Oilar Beltzak eta Balantza erromeria.
Azaroak 8, larunbata
- 17:30. Herritarren arteko herri kirolak.
- 19:30. Herriko trikitilariak plazan.
- 20:45. Herri afaria.
- 23:30. Kontzertua: 3ttu erromeria.
Azaroak 9, igandea
- 12:00-14:00. Puzgarriak pilotalekuan.
- 12:30. Txakolin dastaketa plazan.
- 16:00-18:00. Puzgarriak pilotalekuan.
Azaroak 10, astelehena
- 20:30. Gaztaina jana Intsausti eta Larrañaga trikitilariekin.
Azaroak 11, asteartea: San Martin eguna
- 12:00. Hamaiketakoa Arrikutz elkartean.
- 13:30. Toka txapelketa.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa.
- 21:00. Festa amaierako suak.













