Marian Lasak Donostiako Orfeoiarekin ospatu ditu Santikutz abesbatzaren zuzendaritzan egindako 30 urteak
Orfeoiak kontzertua egin zuen elizan Legazpiko koruak gonbidatuta. Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da emanaldia. Hurrengo saioa larunbatean, azaroaren 1ean.
Donostiako Orfeoiak Legazpiko parrokian abestu zuen larunbat iluntzean, Santikutz abesbatzak gonbidatuta. Marian Lasa da abesbatzako zuzendaria, eta zeregin horietan egindako 30 urteak ospatzeko antolatu zuten kontzertua. Parrokia eliza goraino bete zen kontzerturako.
Kontzertuan zehar, Orfeoiko zuzendari Jose Antonio Sainz Alfarok Marian Lasari utzi zion kontzertuaren zuzendaritza, eta Orfeoia bera zuzendu zuen lehenik, eta bi koruak batera gero.
Legazpiarrek opari bat eman zioten Orfeoiari, eta Marian Lasak ere lore sorta bat jaso zuen, Santikutz abesbatzako lehendakari den Marian Alvarezen eskutik.
‘Maite zaitut maite’
Emanaldi hau Legazpiko Udaleko kultura zerbitzuek antolatutako Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo honen hurrengo hitzordua larunbatean izango da, azaroaren 1ean. Santikutz Abesbatzak, Andoni Salamerok eta Pello Ramirezek elkarrekin ondutako Maite zaitut maite ikuskizuna eskainiko dute 12:30ean Latxartegi aretoan.














