Oianguko pilotariak, Trinkete txapelketan bigarren
Aratz Elorza Arsuagak eta Peru Ormazabal Lorenzok galdu egin dute finala Iñaki Badiola Oriaren eta Manex Prieto Saezen aurka.
Trinketeko Kluben Arteko larruzko paletako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu dute Iruran, Ordiziako Aratz Elorza Arsuagak eta Peru Ormazabal Lorenzok (Oiangu2) eta Iñaki Badiola Oriak eta Manex Prieto Saezek (Euskal Jolas). Azken emaitza ondorengoa izan zen: Euskal Jolas 40 – Oiangu 2 24.













