Ordiziako PSE-EEk herritarren komunitate energetikoa sortzeko eskatu dio EH Bilduri
Ordiziako PSE-EEk "trantsizio energetikoaren arloan dagoeneko onartuta dauden konpromisoak suspertzeko helburuarekin", mozioa erregistratu du osteguneko udalbatzan eztabaidatzeko.
Ana Sanchez Herraez, Ordiziako PSE-EEren zinegotzia.PSE-EE Ordiziako PSE-EEk “trantsizio energetikoaren arloan dagoeneko onartuta dauden konpromisoak suspertzeko helburuarekin”, mozioa erregistratu du osteguneko udalbatzan eztabaidatzeko. Era horretan, sozialistek EH Bilduren gobernu taldeari eskatu dio, “premiaz” bultza dezala herritarren energia-komunitatea sortzea.
Ana Sanchez Herraez zinegotziaren ustez, “larrialdi klimatikoak erantzukizuna eta berehalako ekintza eskatzen die erakunde guztiei, baita udalei ere. Trantsizio energetikoa ez da ingurumen kontua bakarrik, justizia soziala, energiaren demokratizazioa eta herritarrentzako aurrezpen ekonomikoa ere bada”.
Datu bat ere eman du sozialistak: gaur egun, Gipuzkoak 67 energia komunitate aktibo ditu 59 udalerritan, hau da, lurraldearen % 70. “Aurrerapen hori Jose Ignacio Asensio sozialistak gidatutako Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren bultzadari esker lortu da. Komunitate horiek aukera ematen diete bizilagunei beren energia berriztagarria ekoizteko eta kontsumitzeko, faktura elektrikoa murriztuz eta eredu jasangarriagoa eta parte-hartzaileagoa sustatuz”.
Hala ere, “Ordizian oraindik ez dago herritarren energia-komunitaterik. Ezin dugu onartu EH Bilduren ekintza eta ekimen faltagatik gure udalerriak atzeratuta jarraitzea, beste herri batzuek energiaren modernizazioaren onurak dituzten bitartean, hau da, eredu bidezkoago, parte-hartzaileago eta iraunkorrago batekin eta, gainera, gure bizilagunen etxeko ekonomientzat eta denda txikientzat eta ostalaritzarentzat aringarri bat dena”, adierazi du Sanchez Herraezek.
PSE-EEk aurkeztutako mozioak “bost konpromiso zehatz” biltzen dituela jakinarazi dute. Batetik, “trantsizio energetikoari eta herritarren energia-komunitateei buruz aho batez onartutako mozioa berehala betetzea”. Bestetik, “gehienez hiru hilabeteko epean azterketa tekniko bat egitea, autokontsumorako egokiak diren eraikin publikoen estalkiak identifikatzeko”.
Hirugarren puntuan, “Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuari premiazko lankidetza-eskaera” egitea eskatzen du, Ordizian herritarren lehen energia-komunitatea bultzatzeko. Azkenik, “hiru hilean behin udalbatzari mozioa ezartzean izandako aurrerapenei eta beharrezko jarduketen garapenari buruzko informazioa ematea” eta “klima-aldaketaren aurkako borrokarekiko konpromiso instituzionala berrestea eta alkateari eta gobernu-taldeari demokratikoki hartutako akordioekiko erantzukizunez eta leialtasunez jokatzeko” eskatzen du.
Udal Talde Sozialistaren azpimarratu duenez, “Ordizia iraunkorrago, bidezkoago eta lurraldearen etorkizun energetikoarekin konprometituago baten alde lan egiteko borondatea berretsi dugu”.













