Telleriarteko belar lanen erakustaldia bideoan dago ikusgai
Burdinola elkarteak antolatuta, ekainean egin zituzten lanak bideoan jaso zituzten, eta auzoko Uztarri elkartean aurkeztu dituzte. Bideoetako bat ikusgai dago YouTuben, eta besteak laster igoko dituzte.
Belar lanen erakustaldia ekainean, TelleriartenLide Egizala Burdinola elkarteak antolatuta, joan den ekainaren 22an Legazpiko Telleriarte auzoan egindako garai bateko belar lanen erakustaldiko bideoak aurkeztu dituzte asteburuan. Aurkezpena Uztarri elkartean egin zuten, auzotarrei zuzenduta, eta mokadu batekin amaitu zuten ekitaldia.
Burdinola elkarteko kide Jose Luis Ugarte arduratu zen bideoak aurkezteaz. Belar lanen erakustaldi Legazpiko lanbide zaharren testigantzak gordetzeko Burdinola gauzatzen ari den proiektuaren barruan kokatzen dela esan zuen, eta zehaztu zuen horretarako bideoa erabiltzen dutela euskarri. Hala, ekaineko erakustaldian Gotzon Aranburu eta Antton Iztueta ibili ziren grabazioak egiten, eta ostiral iluntzean proiektatu zituzten jendaurrean.
Gotzon Aranbururen bideoa ikusgai dago dagoeneko Burdinolaren @BurdinolaElkartea YouTube kanalean, eta Iztuetak laster igoko ditu bere kanal propiora.
Aranburuk bideoan jaso zuen bi lan horien Uztarriko aurkezpena.













