Argi mozketa bihar goizean, Gurutze Berri auzoan
Gurutze Berri auzoa Idiazabalen, auzoaren eraberritzeko lanak egiten ari ziren une batean.Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, bihar goizean 9:00ak eta 13:00ak bitartean argindarra moztuko dute Gurutze Berri auzoan. Ohar berean argitu duenez, lurrazpiko argi linea berriaren konexioa egiteko moztuko dute zerbitzua goizean zehar.













