Mintzatertuliek ikasturteari hasiera emango diote asteazkenean
Josetxo Mendia Azurmendi izango da tertuliakidea.
Asteazken honetan, hilak 29, arratsaldeko 18:30ean, Igartzako Jauregian izango da 2025-2026 ikasturteko lehenengo mintzatertulia saioa. Ekitaldi honek, gainera, mintzalagun taldeei hasiera emateko topaketa ere izango da.
Euskaraz hitz egin edo euskara gehiago entzun nahi duen edonork parte har dezake. Beasaingo mintzataldeetako kideak ez ezik, Lazkaoko eta Ordiziako taldeetako partaideei ere gonbita luzatzen zaie.
Oraingo honetan, Josetxo Mendia Azurmendi izango da mintzalaguntzailea, eta Iruña-Veleia: aztarnategi eta auzi baten historia izango du hizpide.
Ekitaldia, Aittu! Euskara Elkarteak eta Beasaingo Udalak, Udal Euskaltegiaren bidez antolatu dute, euskararen erabilera sustatzeko eta herritarren arteko hizketaldi jatorrak bultzatzeko asmoz.













