Oamendiren ginkanan izen ematea irekita
Oamendik antolatutako ginkana, artxiboko irudi batean. Hitza Zeraingo Oamendi kirol klubak ginkana antolatu du azaroaren 1erako. Aurtengoa seigarren aldia izango da. Futbolin, futbolin paleta, mahai tenisa eta igela modalitateetan jokatu beharko da. Ginakanari 17:00etan emango diote hasiera, herriko frontoian. Bi pertsonako taldetan jokatuko da, baina bakarka ere eman daiteke izena. Aurretik, udaletxean edo oamendikluba@gmail.com helbidean eman daiteke izena, baina egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.













