Ordizia Rugby eta Biarritz Olympique elkarlanean
Ordizia Rugby Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu du Biarritz Olympique Rugby Associationekin, "Goierriko klubeko jokalariak Ipar Euskal Herriko taldearen dinamikan sartzeko".
Biarritz Olympiqueko Phillipe Bidade eta Ordizia Rugby Elkarteko Koro Bosque, elkarri bostekoa ematen, joan den ostiralean. Hitza Ordizia Rugby Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu du Biarritz Olympique Rugby Associationekin, “Goierriko klubeko jokalariak Ipar Euskal Herriko taldearen dinamikan sartzeko”.
Elkarlan horrekin Ordizia Rugby Elkarteak “bere harrobiko jokalarien prestakuntzarekin eta sustapenarekin duen konpromisoa indartzen du, gero eta lehiakorragoa den ingurune batean kirol garapenean jarraitzeko aukera berriak emanez”. Era berean, “akordioak Hegoaldeko klubaren kirol-egituraren garapen teknikorako neurriak jasotzen ditu, klubaren oinarri teknikoa eta kirol-oinarria indartzeko”.
OREren esanetan, “hitzarmen honek bi erakundeen arteko lankidetza estua ahalbidetuko du, jokalari eta talde goierritarraren prestakuntza integrala ziurtatuz, Ordizia Rugby Elkartearen baloreekin eta metodologiarekin bat etorriz”.
Klubak espero du etapa berri honek kirol eta prestakuntza onurak ekarriko dituela, “Ordiziako jokalarien prestakuntzan hazkunde iraunkorraren eta bikaintasunaren aldeko apustua sendotuz”.
Harrobiko bi jokalari Biarritzen
Une honetan, Ordiziako harrobiko bi jokalari daude Biarritzeko taldeetan jokatzen: Ekain Imaz beasaindarra lehen taldean, Prod2 mailan eta Markel Odriozola lazkaotarra Espoir edo 23 urtez azpiko taldean.
Pasa den ostiralean Ordiziako harrobiko 60 jokalari eta euren guraso Biarritzen Prod2ko partida ikusten izan ziren Aguileran.

Pasa den ostiralean Ordiziako jokalari gaztetxoak Aguileran izan ziren partida ikusten. Partidaren amaieran, Ekain Imazekin eta Markel Odriozolarekin argazkia atera zuten.ORE













