Beasaingo Udazkeneko bertso saioa 'Hitzetik Hortzera'-n
Larunbatean emango dute ETB1 katean, 21:00etatik aurrera.
Beasaingo Udazkeneko bertso saioa, iaz.Arrano Kultura Joan den ostiralean, urriaren 24an, Arrano Kulturak antolatutako Udazkeneko bertso saioaren hainbat bertsoaldi emango dituzte Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioan. Larunbatean izango da, ETB1 katean, 21:00etan hasita.
Maitane Legarretak egin zituen gai-jartzaile lanak eta bertsotan aritu ziren Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Igor Elortza, June Aiestaran eta Nerea Ibarzabal.













