
Ultra distantzian Euskal Herriko korrikalaririk nabarmenena izan da aurten Dorronsoro. Tor des Geants lasterketan bosgarren amaitu zuen irailaren erdialdean; aurretik, Euskal Trail lasterketan gailendu zen. Ehunmiliak proban bigarren egin zuen.

Neguan ere izaten dira frutak, horien artean mizpira. Altzagatik iritsi dira urteko lehenak, oraindik gogor samarrak.

Azaroarekin batera martxan da Movember kanpaina, Goierri Moherri taldearen ekimenez. Ekintza ezberdinak egingo dituzte hilabetean zehar Lazkaon, Ordizian eta Beasainen, dirua bildu eta sentsibilizatzeko.

Ordiziako Jakintza Ikastolak Majori kiroldegiaren sarreran dagoen Zero Hondakin Hozkailua hornitzen du, jangelako janari soberakinarekin.

Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta, urriko ostiraletan Gau Beltza landu dute haurrek, auzoz auzo, ludotekan. Ostiralean, urriaren 31n, azken ekintza egingo dute: 'Xanduli Manduli'.

EAE eta Nafarroa lotuko dituen AHTaren proiektuaz informazio nahasia zabaldu da. Beasainen, Idiazabalen eta Olaberrian zundaketak egin beharko dituzte; Ataun, zain dago. Aralar inguratuko lukeen ‘hirugarren bideaz’ informazio ofiziala eskatu dute.

Argizpi Argazkizaleen Elkarteko kideen erakusketa, elkarteko 15 argazkilariren lanak biltzen ditu. Azaroaren 9ra arte ikusgai dago, Igartzako Burdinolan.

Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan eman daiteke izena.

Ni-rekin elkarteak lodifobiaz hausnartzeko bi saio antolatu ditu Zerainen, azaroaren 15ean eta 29an. Izena emateko epea irekita dago jada.

Larunbatean emango dute ETB1 katean, 21:00etatik aurrera.

Larunbat eguerdian "Maite ditut maite gure bazterrak' eskainiko dute Latxartegin Santikutz abesbatzak, Andoni Salamerok, Pello Ramirezek eta Josu Altzelaik.

Ostiralean, urriaren 31n 'Tum Tum Platz' umorezko saioa aurkeztuko du Iriarte Aretoan. Dohainik da.

Ostiralean irekiko dute erakusketa gizarte etxeko sarreran.