Bide bizikidetza sustatzeko erakusketa ibilitaria Ormaiztegin
Ostiralean irekiko dute erakusketa gizarte etxeko sarreran.
Ostiralean hasi eta azaroaren 16ra bitartean, Stop bide indarkeria izeneko erakusketa ikusgai jarriko dute Ormaiztegiko gizarte etxean. Erakusketa ibiltaria da, bide bizikidetza seguru eta jasangarriago den espazio publiko baten aldeko proiektu zabalago baten baitakoa.
Erakusketa argazki lehiaketa baten ondorio da eta 12 argazki finalistekin osatuta dago. Erakusketa ibiltaria da eta Ormaiztegitik Euskal Herriko beste hainbat herritan zehar erakutsiko dute. Aurkezpen ofiziala Durangon egingo dute maiatzaren 30ean.
Proiektuaren helburuak honakoak dira:
– Emisio gutxiago eta iraunkorragoak dituen mugikortasuna sustatzea.
– Garraio-modu seguruagoak eta aktiboagoak lortzeko aldaketa bultzatzea.
– Intermodalitatea sustatzea.
– Gizartea oro har kontzientziatzea gaur egungo mundu mailako egoerari buruz.













