Idiazabalgo Udalak peoi lanposturako deialdia egin du
Idiazabalgo Udalak brigadarako peoi bat kontratatzeko deialdia argitaratu du. Herri bideen mantenua, garbiketak, margotze lanak edo gune berdeen txukunketa izango ditu egitekoak. B motako gida baimena eta lanerako behar diren makinaria eta tresnak erabiltzen jakitea derrigorrezkoa da, baita Goierrin erroldatuta egotea ere.













