Herriz herrikako Gau Beltza iruditan
Goierriko hamalau herritan ospatu dute Gau Beltza. Hona sei herritako argazkiak eta Zaldibiako ibilbidearen bideoa.
Pixkanaka herrietan sustraitzen ari den ospakizuna da Gau Beltza. Bart Goierriko hamalau herritan egin dituzte ekitaldiak, bakoitzak bere modura. Ondoko argazki bilduman Beasaingo, Idiazabalgo, Itsasondoko, Lazkaoko, Ordiziako eta Zaldibiako argazkiak daude, baita Gotzon Aranburu Zaldibiako ibilbidean grabatutako bideoa ere.
ARGAZKIAK: Idiazabalgo Udala, Lazkaoko Udala, Itsasondoko Udala, Ostadar dantza taldea eta Loinaz Agirre.
BIDEOA: Gotzon Aranburu












