Buzkantza eguna ospatu dute Zumarragan
Buzkantza eta odolki dastaketaz gain, herri kirol saioa ere egin dute. Izeta V. eta Izeta VI. aizkoran aritu dira, eta Urra II. harrijasotzen.
Buzkantza eguna ospatu dute gaurkoan Zumarragan. Eguneko ekintzak Euskadi plazaren bueltan egin dira: 11:00etatik 14:00etara buzkantza eta odolki dastaketa eta salmenta egin dituzte, baita eskulanen erakusketa ere. Ondoren, 12:30ean herri kirol saioaren txanda izan da: Izeta V. eta Izeta VI. aizkoran aritu dira eta Urra II. harrijasotzen. Ordu berean haurrentzako Gau Beltza tailerra ere egin dute.













