
Buzkantza eta odolki dastaketaz gain, herri kirol saioa ere egin dute. Izeta V. eta Izeta VI. aizkoran aritu dira, eta Urra II. harrijasotzen.

Arratsaldez ere irekita egongo dira azoka eta haurren parkea, 16:00etatik 20:00etara.

Txerriak falta izan badira ere, ekintza ugari antolatu dituzte goizerako: txerri erretzea, odolki eta txorizo dastaketa, eta odolkiak egiteko erakustaldia, besteak beste.