Giro bikaina izan da Mutiloako Txerri Azokan
Txerriak falta izan badira ere, ekintza ugari antolatu dituzte goizerako: txerri erretzea, odolki eta txorizo dastaketa, eta odolkiak egiteko erakustaldia, besteak beste.
Jatorri ezberdinetako ekoizleak euren produktuak saltzen. XVII. Txerri Azoka egin dute Mutiloan. 10:00etan izan da azokaren irekiera ofiziala, eta aurten, txerrien falta izan bada ere, ekintza ugariz gozatzeko aukera izan da goiz osoan zehar: txerri erretzea, txerrikiak salgai, jatorri ezberdinetako ekoizleak, odolki eta txorizo dastaketa, urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketa, eta baita umeentzako eskulanak ere. 12:00etan odolkiak egiteko erakustaldia egin dute, eta ondoren, erretako txerriaren dastaketa. Eguraldia lagun, jende ugari hurbildu da Mutiloara.













