Behatxuloren lehenengo saioa, ostegunean
Behatxulo, Idiazabalgo haurren irakurle taldeak, ikasturteko lehenengo saioa egingo du ostegunean, azaroak 6. LH 3. eta 4. mailako ikasleek Annette Pehnt, Josephine Mark eta Jutta Baderren Zipotz liburua izango dute mintzagai eta LH 5. eta 6. mailakoek Raina Telgemeierren Irri egin. Udaletxe zaharrean egin dute hitzordua, 18:00etatik aurrera.













