‘Bizitzarako trebetasunak’ saioa, ostiralean
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen TrebaNerabeak egitasmoaren baitan, Bizitzarako trebetasunak izenburupean saioa eskainiko dute ostiral honetan, Danon Gelan 17:00etatik 20:00etara. Saioa 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta doakoa da.













