Danborradetarako entseguak hasiko dituzte etzi, Ormaiztegin
Afarirako izen ematea ere asteazkenean irekiko da Ormaiztegi App-ean.
Helduen danborrada iazko Ander Deunaren jaietan. Angel Elorza Azaroa estreinatu berritan, Ormaiztegin hil amaieran ospatuko dituzten Ander Deunaren jaietan jarrita dituzte dagoeneko begiak. Hala, asteazken honetan hasiko dituzte helduen zein haurren danborradetarako entseguak.
Haurren danborradarako entseguak azaroaren 5ean, 7an, 12an, 14an, 19an eta 26an izango dira; 19:15ean hasita Karramarro aretoan. Helduenak egun eta leku berean 20:00etan. Urtero bezala, entseguetara makilak eta gerrikoa eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute antolatzaileek. Entsegu egunetan egin ahal izango da danborradan parte hartzeko izen ematea.
Bestalde, danborradako parte hartzaileen afarirako txartelak azaroaren 5etik 14ra jarriko dituzte salgai Ormaiztegi App-ean.













