EAJrentzat "onartezinak" dira asteburuan Legorretan agertutako pankartak
EAJk salatu du herrian 'Zipaio, herriaren saltzaile' eta 'Fck PNV' leloarekin jarritako pankartak jarri dituztela asteburuan Legorretan.
Legorretako EAJrentzat “onartezinak” dira herrian Zipaio, herriaren saltzaile eta Fck PNV leloarekin jarritako pankartak: “Beste behin, betikoak, herriko jaiaz baliatu dira (oraingoan, gazte festak) herriko elkarbizitza zapuzteko eta ezinbestekoa den errespetuari bizkar emateko”.













